XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

AMETSA
SAGAR gorri batean babes,
harrak trena du amets:
amets du harrak trena,
tunel batean lebilkeena.

Baina sagarrak tunelik ez;
lan egin gabe, nekez:
nekez, lan egin gabe.
Eskerrak naizela lanzale!

Nola egin sagarrari zulo?
Harra ez dago, ez, lo:
ez dago, ez, lo, harra.
Zerbait dut asmatu beharra!

Bere amets zoro horri jarrai,
harrak ez du etsi nahi:
ez du etsi nahi harrak.
Ez narama inora negarrak!

Erantzun zuzenaren bila,
piztu zaio bonbila:
bonbila zaio piztu;
ze pozik egin duen ziztu!